Un colaborador de nuestra publicación nos ha enviado este
artículo:
(Abajo en castellano)
Gazte Sozialista Bateratuaren sortzaile eta arduraduna
(gazteri sozialista eta komunista bateratzen zuena); 34ko iraultzaren gidaria
Arrasaten; altxamendu nazionaleko hasierako egunetan, Donostian, faxisten aurka
borrokatu zuen milizia zutabe baten sortzaile eta gidaria; Arrasateko Dragoi
Batailoiaren sortzailea eta buruzagia; Ebroko gudan, ausardiaren domina
eskuratu zuen brigada baten (lau batailoi osatzen zituena) buruzagia; Gurseko
kontzentrazio gunean euskal eremuaren arduraduna; erbesteratua Txilen; Madrilgo
gerrilaren arduradun politiko-militarra 1944an, frankismoaren aurka hirietan
egindako lehen ekintza armatuen gidaria; Valentziako gerrilaren arduradun
politiko-militarra; eta Kantabriar zonaldean (Santander, Asturias, Leon) zeuden
makis mugimenduaren arduradun politiko-militarra.